Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak antolatuta, ‘Dantza Sariak’ izeneko ekitaldiaren XIV. edizioa egin zuen Victoria Eugenia Antzokiko Sala Klubean, apirilaren 30ean. Ohikoa den moduan, hainbat sari eman ziren, ibilbide luzeak eta etorkizuna bateratzen dituzten sariotan. Ondorengoak dira 2016ko sarituak:
Argazkia: ® Junkal Apodaka / APDG
-
Errebelazio Saria: Hodei Iriarte. “Dantzaren munduan duen etorkizun oparo eta bere indarragatik”
-
Ibilbide Artistikoaren Saria: Miryam Benedit. “Telebistarako koreografo lanetan egindako ibilbide zabalaren aitortza. Bere lan, ahalegin eta nekeak eskertuz”.
-
Dantzara Dedikazio Saria: Nacho Arrieta. “Teatro musikal espainiarrean dantzari egin dion ekarpenaren aitortza” egiteko.
Informazioa: Iratxe de Arantzibia - Sautdebasque
Astelehena, 2016(e)ko maiatza(r)en 02-(e)an 12:28etan