Apirilean Donostian estreinatu zuen Dantzaz konpainiak Launaka, bere ekoizpen berria, Cristobal Balenciaga Museoarekin, Donostia Kulturarekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ekoiztu duena. Apirilaren 29an emanaldia egingo du Tolosako Leidor antzokian. Ikuskizunerako bereziki prestatutako nazioarteko nazioarteko bi koreograforen lanak bildu ditu: Paolo Mohovich eta Vitali Safronkine. Era berean, bi konposatzaile handiren musikarekin osatu dira piezak: Juan Crisóstomo de Arriaga eta Franz Schubert. Inspirazio-iturri nagusia izan da nazioartean sona handia duen euskal sortzaile bat: Cristobal Balenciaga.
Data: apirilarren 29a, ostirala
Tokia: Leidor antzokia, Tolosa
Ordua: 20:30
Prezioa: 10€ sarrera-salmenta
Lau lankide, lau sortzaile (bost, zehatzago esanda), lau dantzari-hirukote, eta hari laukote bat... Guztiak lau fase dituen prozesu batean bildu dira. Jadanik bukatuta dagoen prozesu bat (Mohovich eta Arriaga), 2015eko urrian hasi zen beste prozesu batekin bateratu da, hainbat fasetan. Horrez gain, Dionysus laukotea eta Niña Coyote eta Chico Tornado ariko dira.
Informazioa: Dantzaz konpainia / Tolosako Udala