Logotipo de Dantzagunea


Bisita dantzatuak: Dantzaz Cristobal Balenciaga Museoan

Cristóbal Balenciaga Museoak eta Dantzaz Konpainiak, elkarrekin egindako ikerketa-prozesu bati esker, museoaren eta bisitarien arteko bitartekaritza-tresna berri bat proposatu dute. Konpainiako dantzari gazteek Vitali Safronkine dantzari eta koreografoak bildumen inguruan sortutako koreografia interpretatuko dute.

Fecha: 30 de abril, sábado

Lugar: Cristobal Balenciaga Museoa, Getaria

Hora: 12:30

Museoak eskaintzen dituen ohiko bisitaldi libreen edo iruzkinduen aurretik, dantzariek gidatutako beste bisitaldi bat egingo da hainbat espaziotan. Gidariek dantzaren lengoaia erabiliko dute Cristóbal Balenciagaren figura eta lanarekin lotutako edukiak interpretatzeko.

Proposamena Gorputza, soinekoa eta mugimendua gai-ardatzaren barruan jasota dago. Gainera, DSS2016ren Elkarrizketak programaren parte da, eta lurraldeko kultura-eragileen eta diziplina arteko modu eta lengoaiai berrien arteko harremanak bultzatu nahi ditu.

Eguneko bisita programatuak bisitaldi dantzatuengatik ordezkatuko dira. Bisita hauek egiteko, izena eman beharra dago museoko harrera-lekuan, bisita ordua baino lehen eta museoko sarrera erosi ostean.

Informazio gehiago: 943 00 88 40

Informazioa: Dantzaz konpainia / Cristóbal Balenciaga Museoa

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko apirila(r)en 28-(e)an 17:25etan