Logotipo de Dantzagunea


Dantzaz: sormenaren leihoa Kutxa Kultur Plazan, maiatzaren 18an

Dantzazek sormen koreografikorako leiho bat proposatzen du, konpainiako dantzariak sormen bat egiten ari diren unea helarazteko publikoari toki oso berezi batean: Kutxa Kultur Plazan. Bertan, modu naturalean, hiru dantzari arituko dira sormen eta ikerketa koreografiko batean, ordu batez, prozesu ireki bat egiten, eskaparatean bezala, une horretan Kutxa Kultur Plazan aritzen daudenen begirada konplizearekin. Bukaeran, bertan dagoen publikoari aurkeztuko diote egindako lana, eta solasaldi bat izango da aurkezpena amaitzen denean.

Data: maiatzaren 18a, asteazkena

Ordua: 19:00-20:30

Tokia: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalerako 4. solairua)

Prezioa: sarrera librea

Antolatzaileak: Kutxa Kultur eta Dantzaz konpainia

Informazioa: Dantzaz konpainia / Kutxa Kultur

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko maiatza(r)en 04-(e)an 12:55etan