Alice Sorin eta Joana Olasagasti dantzariek osatzen dute Zoa Xeper bikotea. Joan den neguan Gipuzkoako Dantzagunean aritu ziren lanean, eta datorren astean ere beste egonaldi bat egingo dute gurean, Somabre Chacorado beren azken lana prestatzen. Egindako sorkuntza-lana eta dituzten lan-ildoak ezagutarazteko eta partekatzeko, publiko guztientzako klase irekia egingo dute areto nagusian.
Argazkia: © Nora Baylak
Data: maiatzaren 27a, ostirala
Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea (areto handia)
Ordua: 12:00
Informazioa: Zoa Xeper