Logotipo de Dantzagunea


Emanaldia: "Legitimo /Rezo", Jone San Mertin Kursaalean maiatzaren 30ean

Donostia 2016ren Karta zuriak egitasmoaren baitan egiten ari den jardueren barruan, Jone San Martinek Legitimo/Rezo ikuskizuna emango du Donostiako Kursaalean. Ikuskizunaren eta Jone San Martin beraren nondik norakoak ezagutzeko, master class bat antolatu genuen Gipuzkoako Dantzagunean apirilaren 3an, eta orduan landutakoak zuzenean ikusteko aukera izango dute ikastaroan izan zirenek, baita Kursaalera hurbilduko diren ikusle guztiek ere. 

Donostia 2016k karta zuria eman dio Jone San Martin dantzari eta koreografoari Hiriburutzaren programa kulturala aberats dezan, eta gonbitari erantzuneko, donostiarrak bost proposamen ekarriko ditu lurraldeko espazio berezitara, xede izanik bere nazioarteko ibilbidea eta jaioterria uztartzea.

Ikuskizuna: Legítimo / Rezo

Jone San Martinek Europako Kultur Hiriburutzari egiten dio lehenengo ekarpena da Legitimo/Rezo. Ikuskizunak programa bikoitza biltzen du (bakarkako lana eta dantzatutako hitzaldia) eta William Forsythe koreografoarekin batera pilatutako esperientziatik abiatzen da; izan ere, hogei urte baino gehiagoz egin dute lan elkarrekin San Martinek eta ospe handiko koreografo estatubatuarrak. Bakarkako lanak Forsythen notazioa dauka oinarri, eta San Martinek hezurmamitu du Josh Johnsonekin batera. Bestalde, hitzaldi dantzatuan, dantzari moduan Forsythen notazioa nola baliatzen duen izango du hizpide donostiarrak, eta prozesu horren azalpena “dantzatu” egingo du.

Kontzeptua: William Forsythe, Jone San Martin eta Josh Johnson

Interpretazioa: Jone San Martín

Kanpo-eragilea: Josh Johnson

Informazioa: Donostia 2016

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko maiatza(r)en 09-(e)an 07:51etan