Dantzategia 4.0-ren bidez Dantzaz-ek eta Donostia Kulturak bat egiten dute lurralde bati (Donostiako Egia auzoa) eta bertako herritarrei loturiko sorrera koreografikoko prozesu bat garatzeko. Egia auzoak berezko nortasuna du, elkarte arloan mugimendu handikoa. Bertan, auzoaren etorkizuna markatuko duten hainbat kultur proiektuk bat egiten dute. Alde batetik: Egiako Kultur Etxea auzoarekin oso lotuta dagoen arte eszenikoen sustapen lanagatik nabarmendu da, eta bereziki dantza eta mugimenduaren arteak landu ditu. Dantza programazioan erreferente bihurtu da hirian, bai eta sormen koreografikoa babesten eta sustatzen ere (beste hainbaten artean, Dantzaz berak egoitza bertan izan zuen). Dantzaz-ek dantza herritarrengana orokorrean helarazteko zeregina du, eta horretarako, gizarteari zabalik dauden sormen prozesuak planteatzen ditu, dantza komunitatea lantzeko, eta komunitatea bera hazten eta garatzen jarraitzeko helburuekin.
Argazkia: Gorka Bravo
Koreografia: Instantáneas
Laugarren edizio honetan, Dantzategia 4.0-k haratago urrats bat emanen du, lurraldearekin bat egiteko , “Instantáneas” deituriko proiektu koreografikoarekin. Bere sortzaileak, Amaia Dorronsoro-k, horrela definitzen du:
“Jendearen artean, barealdi labur baten bila nabil. Etengabeko mugimenduan dabiltzan gorputz urduriek fotograma baten une batean denbora eten eta arnasa hartu nahi dutenen gelditasuna eskutatzen dute. Bapatean, zerbait gertatzen da, eta mugimendua moteltzen da. Espazioa magikoki irekitzen da, eta erloju baten taupada geldoa kutsatzen da, dantzarako deia eginez...”
Egitaraua
Maiatzaren 23a (astelehena) eta maiatzaren 24a (asteartea)
Maiatzaren 25a, 26a eta 27a (asteazkenetik ostiralera)
Maiatzaren 27a, ostirala
Maiatzaren 6tik 30era: Begiradak dantzako argazkien erakusketa Egiako kultur etxean. Erakusketari buruzko informazio osoa
Informazioa: Dantzaz konpainia / Donostia Kultura