Maiatzaren 20a eta 22a bitartean egingo da 2016ko Olatu Talka, eta dantza ugari izango da bertan. Hiru egunez Donostiako auzoetan gisa guztietako dantzak ikusi ahal izango dira, beste hainbat jardueraren artean. Hasi ere, dantzarekin hasiko da jaialdia, Big Dance koreografia erraldoiarekin.
Big Dance ekimenarekin elkarlanean ari da Olatu Talka, maiatzaren 20an 13:00etan munduko koreografia handienean parte hartzeko asmoz. Akram Khan Britainia Handiko koreografo entzutetsuak sortutakoa da. Big Dance-n parte hartzeko monitoreen formakuntza egin berri dugu. Donostiako 11 monitorek (dantza eskola, talde edota konpartsetakoek) parte hartu dute, Khan-en konpainiarako hiru kideren gidaritzapean: Jennifer Irons, José Agudo eta Richard Parr. Monitoreek ikasitakoa euren ikasleen artean zabalduko dute. Maiatzaren 20ko ekimenean ahalik eta dantzari lokal gehien biltzea da asmoa. Koreografia hartuko duen Donostiako txokoa zehazteke dago, baina leku zabal bat izan beharko da, dantzari kopuru handia espero baita egun horretan.
OLATU TALKA 2016: egitarau osoa
Informazioa: Olatu Talka