Logotipo de Dantzagunea


Tailerra Dantzagunean: dantza garaikidea Aïda Colmenerorekin, ekainaren 18an eta 19an

Aïda Colmenero Gipuzkoako Dantzagunera itzuliko da ekainaren 18an eta 19an emango duen tailerra emateko. Batetik, Animal-Ser dantza garaikideko tailerra emango du; Aïda berak landutako proiektu pertsonala da, eta mendebaldeko dantza garaikidea, antzerkiko tresnak eta Germaine Acogny teknika nahasten ditu. Bestetik, zuzenean landuko da Germaine Acogny teknika, gorputzarekin, Aïda Colmenerok azken sei urteetan egindako ikerketaren ildotik. Hala, Aïdaren hitzetan, "jolastzat hartuko dugu dantza, eta dantzan jolastuko dugu".  


Argazkia: Ilargi Tapia

Datak, ordutegia eta egitaraua

Lehen zatia: Animal-Ser proietua

  • Ekainaren 18a, larunbata: 11:00-14:00,

Bigarren zatia: Acogny teknika

  • Ekainaren 18a, larunbata: 16:00-20:00
  • Ekainaren 19a, igandea: 11:00-15:00

Tokia: Dantzagunea

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Prezioa: 80 € 

Informazioa: Aïda Colmenero

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko maiatza(r)en 09-(e)an 16:16etan