Logotipo de Dantzagunea


Dantza ikasketa espezializatuak egiteko bekak

Apirilaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen ikasketa artistikoak egiteko beken oinarriak eta deialdia, honako arloetan: dantza, musika, arte dramatikoa, ikus-arteak eta erakusketen komisariaketa.

Dantzaren alorrean lau beka emango dira, dantza teknika trebatzeko (klasiko edo garaikidean) eta koreografia ikasketak egiteko. Beka hauei zuzendutako aurrekontua 27.000 eurotakoa da guztira.

Eskatzaileak Gipuzkoan bizi direla egiaztatu behar dute (gutxienez azken hamar urtetatik bost urtetan zehar).

Beka hauek dantza ikasketak egiteko kanpora joan beharrean aurkitzen direnentzat direnez gero, ikasketak Euskadi edo Nafarroako erkidegoetatik at egin beharko dira, 2011-2012 ikastaroan zehar eta gutxienez lau hilabetez.

Bekak urte baterako ematen dira eta gehienez ere beste urte batez, hurrengoan, luza daitezke.

Beka hauek eskatzeko epea maiatzaren 30ean itxiko da.

Eskaerak Internetez egin daitezke, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan, edo bestela ohiko moduetan. Informazio gehiago Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuaren bulegoetan, Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta kalea,9, Donostian, tfnoa: 943112891, e-maila: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Joan den urtean lau pertsonek lortu zituzten beka hauek: Agustín Alzaga, Hodei Iriarte, Oihana Vesga eta Olatz Oribe. Azken biek bigarren urtez lortu ere.

Eskaera egiteko behar dituzuen inprimakiak lor ditzakezue atxikitako artxiboan.

Gainera honako dokumentuak erantsi beharko dituzue:

- NANaren fotokopia

- Egin nahi diren ikasketei buruzko azalpen txostena

- Eskolaren agiri bat, non adierazten den onarpena edo horretarako baldintzak

- Kurrikuluma, agiriz lagundua

- Eskatzailearen izenean dagoen kontu korronte baten ziurtagiria, banketxe edo kutxa batek emana.

 

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SEskaera orria euskaraz.doc101 Kb
DOWNLOAD_THIS_FILE_SEskaera orriak.doc111 Kb
E-posta Inprimatu
Ostirala, 2011(e)ko apirila(r)en 29-(e)an 20:40etan