Aldeia de Bambas capoeira taldea sarritan aritzen da lanean Gipuzkoako Dantzagunean, eta ekainaren 11n klasi ireki bat egingo dute, gero eta jarraitzaile gehiago dituen dantza mota hori gertutik ezagutzeko. Aldeia de Bambas lanean aritzen da hala zailduekin, nola haurrekin eta hasiberriekin; ondorioz, bi txanda antolatu dituzte: lehen zatia hasiberrientzat prestatu dute, eta bigarrena dagoeneko capoeira ezagutzen dutenentzat.
Data: ekainaren 11, larunbata
Tokia: Dantzagunea
Ordutegia: 10:00 klase irekia / 11:00 klase aurreratua
Informazioa: Aldeia de Bambas