Logotipo de Dantzagunea


Ekoizpen eszenikoari buruzko ikastaroa

ADDE elkarteak (Euskal Herriko dantza profesionalen elkartea) ekoizpen eszenikoari buruzko ikastaro interesgarri bat antolatu du. Dantzagunean izango da lau egunetan zehar: maiatzak 24 eta 31, eta ekainak 7 eta 14, 16:00etatik 19:00etara. Irakaslea Pío Ortiz de Pinedo izango da, Larrua Creaciones eta Hortzmuga konpainien kudeatzaile, Eskenako zuzendaritza batzordekide eta EHUk antolatzen duen Arte Eszenikoen Masterreko kolaboratzaile dena.

HELBURUAK

Ikastaroan zehar ekoizpen eszeniko baten fase desberdinak errebisatuko dira, batipat proiektuaren aurreikuspena, diseinua eta planifikazioa landuz.
Helburu nagusiak:
- Ekoizpen eszeniko proiektu bat zuzentzeko trebeziak eskuratzea
- Planifikazioaren bitartez sor daitezkeen arazoei aurrea hartzea
- Kontrol ekonomikoaren oinarrizko tresnak ezagutzea

EDUKINAK

1- Ekoizpen eszenikoa.
2- Ekoizpen-aurrea eta salmenta-aurrea.
3- Ekoizpenaren diseinua.
• Ekoizpena planifikatzea
• Lan-taldea. Antolaketa
• Atazak eta denborak
4- Bideragarritasunaren azterketa.
• Kostuen azterketa
• Aurrekontuaren definizioa
5- Finantzaketa plana.
• Finantzaketa propioa / finantzaketa pribatua
• Koprodukzioa
6- Ekoizpenaren kontrol ekonomikoa
• Diruzaintzaren kontrola. Cash-flow
7- Proiektuaren ustiapena.
 
Ikasle kopurua: 15
Ikastaroaren prezioa: 40€ bazkideek / 80€ bazkide ez direnek
Izen-ematea: apirilaren 26tik maiatzaren 20ra bitartean
Izen-emateko matrikularen guztizkoa La Caixaren kontu korronte honetan sartu: 2100 0732 20 0200849336, ikaslearen izen-abizenak jarriaz.
Izen-emate ordena errespetatuko da.
Ikastaroa egin ahal izateko gutxienez bost ikasle beharko dira. Lortuko ez balitz maiatzaren 21ean iragarriko litzateke ikastaroa beste baterako uztea. 15 ikasle baino gehiago baleude, itxaron-zerrenda irekiko litzateke.
 
INFORMAZIO GEHIAGO:

ADDE c/ Juan de Gardeazabal 3 behea / 48004 Bilbao
Telefonoak: 688 61 20 52 /  944 329 314
e-mail: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
www.addedantza.org

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2011(e)ko maiatza(r)en 06-(e)an 20:12etan