Logotipo de Dantzagunea


Entsegu irekia Dantzagunean: "Naufrages", Teatro de Açucar, ekainaren 17an

Gabriel F. antzerkigileak zuzentzen duen Teatro de Açucar konpainia, otsailean Gipuzkoako Dantzagunean lanean izan genuena, ekainaren 17an, ostiralez, entsegu ireki bat egingo du konpainia. Entsegua publiko guztiei irekitakoa da, eta antzerki-obra batean dantza-piezak integratzeko prozesuak bertatik bertara ikusi ahal izango dira.

Data: ekainaren 17a, ostirala

Ordua: 13:00

Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea

SINOPSIA

Naufragé(s) bere biografia fikzioaren bidez hobetu nahi duen artista baten istorioa kontatzen duen antzerki-obra da. Ahazturari beldurra, bakardadearen zama, gertakari garrantzitsurik ez izatea eta hustasun sentipenak bultzatzen dute artista, literaturaren, zinemaren, musikaren eta dantzaren bidez bere existentzia fikzioaren prismatik erromantiko bihurtzera. Irla horretan, asperdura heroitasun bihurtuko da, eta erromantizismo melankolikoa eta bakardadearen dimentsio mugatuak, komunikazioari irekitako patioa.

Teatro de Açucar konpainiaren bederatzigarren produkzioaren helburua da narrazioa sendotzeko hainbat lengoaia artistiko biltzea; era berean, gure memoria kutsa lezaketen artearen artifizio limurtzaile metaforiko izan litezkeenak.

Biografiaren eta eta fikzioaren arteko mugak estututa, errealitatea eta bizitza idealizatu eta erromantiko baten fantasia nahastetik gertu, Naufragé(s) drama original bat da, egia eta gezurra bereiztea ezinezkoa den poesiaz eta umorez betetako narrazio bat.

Fitxa teknikoa

Testua eta zuzendaritza: Gabriel F.

Zuzendaritza-laguntza: Luiza Guimarães

Interpreteak: Gabriel F. eta Gaspard Liberelle

Zuzendaritza artistikoa eta jatorrizko kanta: Marco Michelângelo

Koreografia: Igor Calonge

Zuzendaritza teknikoa eta argiztapen-diseinua: Cristina Libertad Bolívar

Eszenografia eta jantziak: Gabriel F. y Marco Michelângelo

Argazkigintza eta bideoak: Diego Bresani

Produkzio-zuzendaritza: Juliana Cury

Produkzioa: La Comédie de Saint-Étienne eta Teatro de Açúcar

Informazioa: Teatro de Açucar

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko maiatza(r)en 24-(e)an 14:00etan