Arte-sormena bultzatzeko EHUko Mikel Laboa katedrak urtero egiten duen diru-laguntzen deialdian dantza alorreko sormen lanak bultzatuko dira 2016 urtean. 3.000 euroko diru-laguntza eskaintzen du Laboa katedrak, proiektuak aurkezteko epea irailaren 12 arte dago irekita, eta sorkuntza lanak abenduaren 2a baino lehen aurkeztu behar dira.
Ez Dok Amairu: Baga, Biga, Higa sentikaria. Donostia, Trinitate plaza, 1971-09-07. Argazkia: Javier Garayalde - guregipuzkoa.net CC BY-SA
UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak Mikel Laboa diru-laguntzen deialdia egiten du arte-sormena bultzatzeko.
Diru-laguntzak proiektuaren arabera esleituko dira, baina hautatuak konpromisoa hartzen du 2016ko abenduaren 2a baino lehen sorkuntza-lana gauzatzeko. Koreografia-lana grabaturik eskatuko da emaitza gisa, eta, horrekin batera, behin betiko txosten idatzia. Grabazioa Mikel Laboa Katedraren webgunean erakutsi ahal izango da, egiletzaren eta artisten aipamen esplizituarekin.
Balioetsiko dena hauxe da:
Diru-laguntza bat emango da arlo bakoitzean, 3.000 eurokoa. Hautatuari irailaren 30a baino lehen emango zaio 1.000 euroko lehenengo zatia, eta lana gauzaturik aurkeztean gainerako 2.000 euroak.
Datak eta informazioa
Deialdiaren informazio osoa: Mikel Laboa diru-laguntzak arte-sormena bultzatzeko 2016: dantza (Mikel Laboa Katedra)
Informazioa: Dantzan.eus