Logotipo de Dantzagunea


Deialdia: Daniel Txopitea beka, Zarauzko Udala

Proiektu artistiko bat, aldi jakin batean, garatzea eta aurrera eramatea ahalbideratuko ditu bekak honek. Adibide gisa, ondoren zerrendatzen dira hainbat teknika artistiko onargarriak izan daitezke: Marrazketa, pintura, eskultura, argazkigintza, zinea, bideoa, diseinu grafikoa, moda diseinua, artisautza, dantza, musika, antzerkia...

 

BEKAREN DIRU-KOPURUA

Gehienez: 3.000,00 €

ONURADUNAK

Pertsonek edo pertsona fisikoen elkarteek (kasu honetan pertsona batek izango du onuradun izaera, denen ordezkari gisa). Horrez gain, eskatzaileak nahitaez egiaztatu beharko du, diru-laguntza eskatzeko datan, adin nagusia dela.

IRAUPENA

Bekaren funtsa den proiektuaren iraupena, gutxienez, hiru hilabetekoa izango da.

BALORAZIO IRIZPIDEAK

  • Aurkeztutako proiektuaren interesgarritasuna, kalitatea eta originaltasuna.
  • Proiektu berean gai desberdinak biltzea eta haren ekarpena Zarauzko ikus-arteentzat
  • Eskatzailearen adina. Gaztea izateari lehentasuna emango zaio (18-30 urte)
  • Zarautzen erroldatuta egotea (gutxienez hiru hilabetez) baloratuko da, baina EZ DA BAZTERTZAILEA.

EZINBESTEKOA

  • Euskararen erabilera lehenestea
  • Genero-berdintasunaren alorrean eragin positiboa duten gaiak edota irudiak erabiltzea

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA

2016ko ekainaren 30era arte

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

- Eskaera-orri ofiziala, behar bezala beterik.

- Eskatzailearen Curriculum-vitae dokumentatua.

- Diru-laguntza eskatzen den proiektuaren gaineko azalpen-txosten zehatza eta aurrekontua.

- Eskatzaileak burututako obrarik berriena jasotzen duen argazki-dosierra.

- Deialdian zehaztutako gainerako dokumentazioa: NAN/IFK, ziurtagiriak, zinpeko aitorpena...

Oinarriak eta deialdia 2016

Informazioa: Zarauzko Udala

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko ekaina(r)en 09-(e)an 11:36etan