“Topaguneak” izeneko dantza ikuskizuna Chillida Leku Museoan gauzatuko da, Kukai Konpainiak Eduardo Chillidak sortutako esparru artistikorako bereziki diseinatua. Ekitaldia, datorren larunbatean, ekainaren 18an, iluntzeko 19.30etan izango da eta Zabalagako Topaketak 2016 egitarauaren barne kokatzen da, Donostia Europako Kultur Hiriburua dela ospatzeko xedearekin.
Data: ekainaren 18a, larunbata (eguraldia txarra izanez gero uztailaren 30ean egingo da)
Tokia: Chillida-leku, Hernani
Ordua: 19:30 (ateak 18:30ean irekiko dira)
Prezioa: 15€ sarrera-salmenta (Hernaniko Turismo bulegora ere eros litezke sarrerak)
Eduardo Chillidak bideak eta topaguneak aldarrikatu ditu bere obra zein sormen prozesuetan, sormenerako abiapuntu gisa. Kukai Dantzak kontzeptu horietan sakonduz eraiki du proiektu berezi hau; bide berean kultura tradizionala eta abangoardia jarriz. Jatorri ezberdinetako artistak batzen dituen ikuskizunak, ibilbide berezi bat proposatzen du, Chillidaren eskulturekin elkarrizketan, topagune berri bat sortuz.
Kukai Dantza, Jon Mayaren eskutik, Marcos Morau koreografoa, Eduardo Chillidaren obra, Erramun Martikorena abeslaria, Joxan Goikoetxea musikaria, Oskara proiektuan landutako edukiekin, topagune berri honetan elkartzen dira eremu artistiko bakarra sortzeko.
Fitxa teknikoa
Informazioa: Kukai konpainia