Oihana Varela dantzari eta osteopata Gorputz kondairak izeneko proiektua garatzen aritu da zenbait hilabetez Gipuzkoako Dantzagunean. Lantzen dituen bi diziplinak uztartzen ditu bertan, eta helburua da dantzariek beren gorputzaren gaineko kontzientzia handiagoa hartzea, beren mugimenduaren kalitatea hobetzeko. Ekainaren 28an bertatik bertara ezagutu ahal izango dugu egindako lana, Gipuzkoako Dantzaguneko areto txikian, 19:00etatik aurrera egingo den erakustaldian eta hitzaldian.
Data: ekainaren 28a, asteartea
Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
Ordua: 19:00 (areto txikia)
Informazioa: Oihana Varela