Behin izen-ematea itxita, Sortutakoak 9 programaren barruan Gipuzkoako Dantzagunean sorkuntzak garatzeko egonaldiak egiteko bi proiektuak aukeratu ditu epaimahaiak: Amaia Elizaranen RAW, eta Natalia de Migulen White lies. Epaimahaia osatu dute: Norka Chiapussok, Victoria Eugeniako zuzendariak; Natalia Barberiak, Tabakalerako programen eta sortzaileen guneko koordinatzaileak; eta Igor Calongek, Cielo Raso konpainiako koreografo eta zuzendariak. Heldu diren hilabeteetan egingo dira egonaldiak, eta lan bakoitzak 1.400€ko laguntza jasoko du.