Logotipo de Dantzagunea


Dantzaz konpainia Sorkuntza Koreografikorako Nazioarteko Gunea izango da hemendik aurrera

Dantzaz konpainia Sorkuntza Koreografikorako Nazioarteko Gunea izango da hemendik aurrera. Orain arteko jardueran urrats bat gehiago eman, eta tokiko eta nazioarteko bazkideekin sare zabala eratu dugu. Hamabi koreografok egonaldiak egingo dituzte urtero Gipuzkoako Dantzagunean; haietako sei Euskal Herrikoak izango dira, eta beste sei nazioartekoak.

Bertakotzat hartzen ditugu Euskal Herrian bizi diren koreografoak, baita bertan jaiota, atzerrian lanean ari direnak ere. Gipuzkoako Dantzagunea, Donostia Kultura, Tabakalera, Azkuna Zentroa eta Malandain Ballet Biarritzekin elkarlanean, sei egonaldi egingo ditugu beste hainbeste koreograforekin. Astebeteko iraupena izango duten laborategiak izango dira, eta 15-20 minutuko piezak sortuko dituzte hutsetik Dantzazeko dantzariekin.

Gainerako sei egonaldiak atzerriko koreografoekin egingo ditugu. Arnas luzeagokoak izango dira, bi eta lau aste bitartekoak. Egonaldiotan egindako sorkuntzen helburua da amaitutako piezak sortzea, eta gure bazkideekin ditugun elkarlan-akordioen ildotik, Euskal Herrian eta Europan aurkeztuko ditugu.

Informazioa: Dantzaz konpainia

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko ekaina(r)en 24-(e)an 09:19etan