Logotipo de Dantzagunea


Workshopa Dantzagunean: klakea Sagari Urrekin

Tiptapclap elkarteak klake ikastaro bat antolatu du uztailaren 8tik 10era Sagari Ur irakaslearekin, Gipuzkoako Dantzagunean. Bi maila izango dira: hasiberriak (inoiz klakerik egin ez dutenak), eta maila ertaina, oinarrizko ezagutza dutenentzat.   

Irakaslea: Sagari Urz

Klake kurtsoak ematen 10 urtetik gorako esperientziarekin, Sagari Urzaiz irakasleak nazioarteko hainbat master ekin osatu du bere formazioa. Azken urteotan inprobisazioa esploratzen eta lantzen dihardu. Hainbat ekitaldi artistikotan hartzen du parte, hala dantzan eta musikan, nola bestelako adierazpidetan.

Datak eta ordutegia:

  • Uztailaren 8a, ostirala: 18:30-20:00 hasiberriak / 20:00-21:30 maila ertaina
  • Uztailaren 9a, larunbata:11:00-12:30 hasiberriak/ 12:30-14:00 maila ertaina
  • Uztailaren 10a, igandea: 11:00-12:30 hasiberriak / 12:30-14:00 maila ertaina

Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea

Prezioa: 30€

Izen-ematea: 630 705 594 / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Partaideei zapatak utziko zaizkie (stockean daudenak amaitu arte)

Informazioa: Tip Tap Clap Elkartea

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko uztaila(r)en 01-(e)an 10:08etan