Dantzagunean egoitza egonkorra duen Dantzaz konpainia gazteak Arte-an ikuskizun berria estreinatuko du ekainaren 24an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Itzik Galili eta Lukas Timulak koreografoen hiru lanek osatzen dute programa berri hau.
Estreinaldiaren aurreko egunetarako zenbait sensibilizazio jarduera antolatu dituzte: konpainiarekin klasea hartzeko aukera, eta publikoari zabalik egingo den entsegua.
Klase irekiak:
Datak:Ekainak 18 (larunbata) eta 19 (igandea)
Lugar: Victoria Eugenia Antzokiko Dantza Aretoa.
Jarduera: 10:00 - 11:30 Dantzaz Konpainiako zuzendari artistikoa Adriana Pousekin klase irekia.
12:00 - 12:30 A Place Betweeneko entsegua Lukas Timulak koreografoarekin.
Nori zuzendua: Hamalau urtetik gorako dantza ikasleei zuzendua.
Plaza kopurua: Hogei lagun. Irakasleak ikusle bezala joan daitezke.
Izen emate epea: Ekainak 15
Izen ematea hurrengo telefono zenbakian egin beharko dira943483860 (09:00 - 14:00) edota Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu mail helbidean
Entsegu irekia:
Arte -anikuskizun berriaren sorkuntza prozesua ezagutzeko aukera ezin hobea, dantzari eta koreografoekin batera, datorren ekainaren 22an, asteazkena, 20:00ean, Victoria Eugenia Antzokian.
Josu Mujika, Dantzaz Konpainiako senzibilizazio arduradunak zuzendua, Arte – an osatzen duten hiru koreografien laburpenak aurkeztuko dira. Dantza klasikoko teknika lagin batekin hasiko da, pieza koreografikoen lagin bat eskeiniz jarraian.
Gonbidapenak, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan jaso beharko dira: 943 481818
* Ekainaren 22ko gonbidapenarekin, ARTE-AN lanaren estreinaldirako sarreren 2X1 eskeintzan parte hartu dezakezu. Eskeintza, edukiera bete arte egongo da indarrean.