Baiona eta Gasteizkoa pasata, Donostiako eta Bilboko jaiak izango dira datozen asteetan. Hona hemen horietan izango diren zenbait dantza ekitaldi.
Fotografía: Iñaki Zugasti - Dantzan.eus CC BY-SA
Donostia
Abuztuaren 13tik 20ra izango da Donostiako Aste Nagusia 2016an, eta ohi bezala, Txistulari alardearekin hasi eta arratsaldero, 19:30ean dantza ekitaldiak izango dira Konstituzio Plazan:
Abuztuak 13, larunbata
20:30 Txistulari alardea Konstituzio plazan.
Abuztuak 14, igandea
12:00 Muxikoak Boulevardeko kioskoan (Herridantza elkartea). Musikariak Ortzadar taldea.
19:30 Goizaldi dantza taldea Konstituzio plazan.
23:30 C. Garmendia eta M. Govillard dantza eskolaren "Entre Fuegos" dantza ikuskizuna Boulevardeko kioskoan.
Abuztuak 15, astelehena
12:00 Arkaitz Añorgako dantzariak, ezpata-dantza eta brokel-dantza Alde Zaharreko kaleetan. Irteera portutik. 12:30ean emanaldia Konstituzio plazan.
19:30 Erromeria Konstituzio plazan Erdizka Lauetan taldearekin.
Abuztuak 16, asteartea
19:30 Eskola dantza taldea Konstituzio plazan.
Abuztuak 17, asteazkena
19:30 Gero Axular dantza taldea Konstituzio plazan
Abuztuak 18, osteguna
19:30 Trebeska dantza taldea Konstituzio plazan.
23:30 Errebal erromeria Konstituzio plazan.
Abuztuak 19, ostirala
12:00 Kresala dantza taldea Konstituzio plazan.
Bilbo
Abuztuaren 21etik 28ra bitartean 19:00etan Plaza Barrian euskal dantzekin gozatu ahal izango da. Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren gidaritzapean, talde hauek parte hartuko dute: Zerutxu (Markina), Goi-Alde (Erandio), Salbatzaile (Kastaños), Alkartasuna (Bermeo), Urdaibai (Forua), Mikel Deuna (Iurreta) eta Beti Jai Alai (Basurto).
Abuztuak 21, igandea
19:00 Zerutxu dantza taldea (Markina).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.
Abuztuak 22, astelehena
19:00 Goi-alde dantza taldea (Erandio).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.
Abuztuak 23, asteartea
19:00 Gaztedi dantza taldea (Santutxu).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.
Abuztuak 24, asteazkena
19:00 Salbatzaile dantza taldea (Castaños).
20:00 BDB. Erromeria eta larrain-dantza.
Informazioa: Dantzan.eus