Irailaren 9tik 18ra egingo da Biarritzen Maitaldiaren hogeita seigarren edizioa. Ohikoa den moduan, goi mailako dantza ikuskizunak eta emanaldiak izango dira Lapurdiko hirian, eta horien artean ariko dira Gipuzkoako Dantzagunean ohikoak diren Dantzaz eta Lasala gipuzkoar konpainiak. Irailaren 15ean bi emanaldi egingo ditu Dantzazek. Eguerdian, 12:30ean, emanaldi ireki bat egingo du Biarritzeko parke batean; arratsean berriz, iaz estreinatutako Aureo ikuskizuna emango du Casino antzokian, 21:00etatik aurrera. Irailaren 17an izango da Lasalaren txanda. Judith Argomanizek zuzendutako konpainiak Trip lana emango du Casinoko atarian 20:00etan.
Informazioa: Maitaldia