Euskaldunok harreman berezia izan dugu beti itsasoarekin. Nabigatzaile trebeak izan gara arrantzarako zein merkataritzarako, baina baita itsaslapurretarako ere. Garai batzuetan zaila zen hiru jarduera horiek bereiztea… Ontzi askok burdina eta tresnak Lisboara edo Arroxelara eramanez hasten zuten bidaia, han gero balearen eta bakailaoaren arrantzarako beharrezkoa zutenaren truke aldatzeko. Baina arrantzarako bidean ahulagoa zen etsairen bat ikusiz gero, kortsario ere bihurtzen ziren harrapatutako ontzia etekinen poltsara gehitzeko. Haatik Dantza Konpainiaren helburua, garai hartako bizipenak kontatzea da. Dantzaren bidez gure itsasertzeetako bizitza irudikatu, itsasontzien joan etorriek sortzen zuten kultura ezberdinen arteko elkarbizitza azaldu eta itsas gizon eta emakumeen artean presentzia handia izan duten sineskerietan sakonduz.
Data: irailaren 11, igandea
Tokia: Herriko Enparantza, Alegria-Dulantzi
Hora: 13:30
Itsas lapurrak ikuskizunari buruzko informazioa
Informazioa: Haatik