Gipuzkoako Dantzagunean ari dira Ertza konpainiako kideak Hariak ikuskizun berriaren azken xehetasunak lantzen, Asier Zabaleta zuzendariaren eta koreografoaren gidaritzapean. Arte-diziplina ugari uztartzen dituen ikuskizuna da: Harkaitz Canoren eta Joseba Sarrionandiaren testuak, txotxongiloak, dantza, etab. Sorkuntza-prozesuaren beste fase batzuk ere garatu dituzten Gipuzkoako Dantzagunean, baita Tolosako Topic aretoan ere. Irailaren 17an euskaraz eta 18an espainolez estreinatuko dute Hariak Donostiako Gazteszena aretoan, eta dagoeneko salgai daude sarrerak Donostia Kulturaren webgunean.
Datak eta ordutegia
Tokia: Gazteszena, Donostia
Prezioa: 10€ sarrera-salmenta
Sinopsia
Hariak istant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako antzezlan diziplina anitza da. Benetako jendearen benetako istorioak.
Askotan pausoz pauso, etxe bat adreiluz adreilu eraikitzen den bezala, nolabaiteko ziurtasuna ematen digun bizitza bat eraikitzen dugu, edozein momentutan dena pikutara joan daitekeela kontutan hartu gabe. Eta hain zuzen ere, dena hankaz gora jartzen den momentu zehatz horietan bakarrik ohartzen gara bizitzaren ahuleziaz.
Fitxa teknikoa
Informazioa: Ertza / Donostia Kultura