Dantza Hirian jaialdiaren 11. edizioko programaren barruan, bi master class egingo dira Gipuzkoako Dantzagunean, irailaren 18an eta 25ean, hurrenez hurren, Alma Libre eta Julia Maria Koch konpainiekin.
Anastasia Brouziotik sortu zuen 2011n. Mugimendua izendatzaile jakin baten barruan zuzenagoa eta zehatzagoa izan daitekeela ikertzen aritzen da. Gisa horretan saiatzen da dantza adierazpide ez hain abstraktua bihurtzen. Ondorengo lanak egin ditu: Wish (2012), A true story (2013), Moving Picture (2014), Race to grace (2015), Soul mechanisms / Journey in the sky (2016). A true story eta Race to grace lanekin Madrileko Koreografia Lehiaketan saritu zuten, 2013an eta 2015an, hurrenez hurren. 2011tik hona hainbat jaialditan hartu du parte (Arc for dance Festival, One small step, Danza Trayectos), eta Espainiako eta Greziako beste hainbatetan ere.
Data: irailaren 18a, igandea
Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
Ordutegia: 12:00-13:30
Prezioa: 20€
Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 638 57 64 76
Julia Maria Koch dantzaria eta koreografoa da, eta Bartzelona eta Berlin artean bizi da. Azken boladan dantzari-talde batekin eta Hoerdur Mar Bjarnson konposatzaile islandiarrarekin ari da elkarlanean. Elkarrekin sortu zituzten 2015ean Hither and Thilther dormatu luzeko pieza, Charon laburra eta Zenit: Nadir bakarkakoa. Hainbat jaialdi eta lehiaketara gonbidatu dituzte: Madrileko Koreografia Lehiaketa, Sarajevoko Neguko Jaialdia, Stuttgarteko Solo Tanz-Theater, Alexandriako Antzoki Garaikideko Nazioarteko Jaialdia, Koloniako Barnes Crossing Solo Duo Jaialdia, Gdanseko Solo Dance Contest Festival, Valentziako 10 Sentidos jaialdia. Acieloabierto sarean sartzeko ere aukeratu dute, espainiar estatuan hiru jaialditan aritzeko.
Data: irailaren 25a, igandea
Ordua: Gipuzkoako Dantzagunea
Ordutegia: 12:00-13:30
Prezioa: 20€
Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 638 57 64 76
Informazioa: Dantza Hirian