Logotipo de Dantzagunea


Tailerra Dantzagunean: sabar dantza, Thierno Ibrahima Diedhiourekin

Thierno Ibrahima Diedhiou Euskal Herrian egongo da. Sabar dantzaren (Senegal) inguruko ikastaro bat emango. Irailaren 10ean sabar dantza estilo tradizionalean ikasteko aukera egongo da eta irailaren 11n, sabar dantza garaikidea. Ikastaro hau, interesatuta dagoen edozeini zuzenduta dago. Ez da dantza maila zehatz bat eskatzen eta ez dago adin mugarik ere.



Datak eta ordutegia

  • Irailaren 10a, larunbata: sabar dantza 10:00- 13:30
  • Irailaren 11, igandean: dantza afrogaraikidea, 10:00- 13:30

Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea

Izen-ematea Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 616 058 791

Zer da Sabar dantza

Sabar dantza, alaia da, bere sorreran emakumeek dantzatzen zuten eta probokazioan oinarrituta dago. 

dantza honek, “sabar” izeneko musika instrumentuaren izena hartu zuen, senegaleko Wolof etniak sortutakoa, komunikaziorako tresna bat bezala. Izen bereko dantza eta musika instrumentuaren artean sortutako konbinazioa, gaur egun, Senegaleko eguneroko bizian funtsezkoak bihurtu dira. “Sabar” dantza eta musika, zeremonia tradicionaletan eta astero emakumeek antolatzen dituzten bileretan presente dago, baita plazetan antolatutako festak alaitzen ere. Hainbat artista garaikideek ere erabiltzen dute, adibidez: Youssou N'Dour. Gaur egun bai emakumeek nola gizonezkoek ere, dantzatzen dute. 


Informazioa: Eman Bira 

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko abuztua(r)en 22-(e)an 11:58etan