Logotipo de Dantzagunea


Dantzari eguna 2016 Baionan urriaren 1ean

Euskal Dantzarien Biltzarrak urtero antolatzen duen Euskal Herriko Dantzari eguna aurten Baionan izango da Urriaren 1ean, larunbata. Hona hemen egun osoko programa: Egun guztian zehar 11:00etatik 19:00etara, Folklore Azoka Pelletiers-Barthes plazan. Egun guztian zehar txosna izango da Laugako Polikiroldegian.

  • 11:00 Lapurdiko Dantzari txikien emanaldia Pelletiers-Barthes plazan
  • 12:30 Mutxikoak Pelletiers-Barthes plazan
  • 16:00etan taldeei harrera egingo zaie
  • 17:00etan Baiona erdiko kaleetatik kalejira
  • 17:30 - 19:00 Dantza emanaldi nagusia Pelletiers-Barthes plazan
  • 19:00 Dantzazaleak eta dantzariak dantzan jarraitzeko aukera
  • 20:30 Afaria (informazio gehiago, hemen) Laugako Polikiroldegian
  • 22:00-24:00 Erromeria-Dantzaldia Laugako Polikiroldegian.

*Euria egingo balu, eguneko ekintzak Laugako Polikiroldegian izango dira

Informazioa: Euskal Dantzarien Biltzarra

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko iraila(r)en 15-(e)an 14:37etan