Logotipo de Dantzagunea


Emanaldia: "Fusioak", Aukeran OƱatin irailaren 29an

Aukeran dantza konpainiak Fusioak ikuskizuna kaleratu du: dantzaren bidez, euskal eta munduko folklorearen erritmo, doinu eta osagarriak fusionatuz, aparteko ikuskizun garaikide, ezberdin eta berritzailea eskaintzen du talde honek. Zortzi dantzariz osatutako ordubeteko ikuskizuna da, publiko guztiari eskainia dago eta emanaldiaren ezaugarrien artean, aipagarri da, ikuskizunaren kalitate plastikoa. Ordubetez, hainbat herrialdeek berezkoa dutena nabarmentzen dute, guztiaren gainetik, ikusleen zirrara eragiteko xedez.

Argazkia: Goiena.eus

Data: irailaren 29a, osteguna

Tokia: Herriko plaza, Oñati

Ordua: 23:00

Prezioa: doakoa

  • Zuzendaritza eta koreografiak: Edu Muruamendiaraz
  • Dantzariak : Ioritz Galarraga, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Olatz Oribe, Uxue Urruzola, Ander Errasti, Itziar Urkudun, Ane Anza eta Garazi Egiguren

Informazioa: Kulturklik / Aukeran

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2016(e)ko iraila(r)en 16-(e)an 09:08etan