Eneko Alcaraz (Hondarribia, 1975) eta Asier Zabaleta (Ezkio, 1972) izan dira aukeratuak Aterpean erresidentzia programan eta Dantzagunean ari dira Dantza hirian jaialdian aurkeztuko dituzten koreografiak prestatzen.
Dantza hirian jaialdiak bere seigarren edizioa garatuko du irailaren 15 eta 25 bitartean, Donostian (16), Irunen (17), Baionan (24), Donibane Lohitzunen (25) eta Errenterian (25).
Parte hartuko duten konpainiak dira Ertza, Eneko Alcaraz eta Kukai gipuzkoarrak, La Voiuvre (Clermont-Ferrand), Rootlessroot (Atenas), Yiphun Chiem (Bruselas-Cambodia) eta Jesus Rubio (Madrid).