Logotipo de Dantzagunea


Dantzan Ikasi: "Dantza lotua aberasten" ikastaroa, Patxi Montero urrian

Mazurka, ezkotix, bolero, habanera, polka, balts... oinarrizko erritmoak ditugu dantza lotuak tradiziozko dantzan. Gure dantza ezagun askoren oinarrian daude, maiz erabiltzen dira, askotan ohartu gabe. Horrez gain, plazetan ohikoak dira dantza lotuak, baina mugatuta, aldaketa edo berrikuntzarik gabe. Ikastaro honetan dantza lotuetan sakondu eta aberasteko aukerak jorratuko dira.

  • Ikastaroa: Dantza lotua aberasten
  • Irakaslea: Patxi Montero
  • Datak: urriak 15 eta 29, larunbatak.
  • Ordutegia: 9:30-13:30
  • Lekua: Elgoibar, Inazio Bereziartua Musika Eskola (Aita Agirreren Plaza 4)
  • Matrikula: 25€
  • Izen-ematea: Ikastaroan izena emateko egin klik hemen

Dantza lotuek joko handia eman dezakete:

  • Lehenbizi, errepertorioa osatuta: gure musika eta dantza tradizioan bizirik ditugun dantza-lotu guztiak normaltasunez berrerabilita (pasodoblea, polka, ezkotix, boleroa, habanera, balsa, mazurka…)
  • Ondoren, gure tradizioko dantza lotuei berrikuntza ekarrita, aberasteko: adibidez, Europa mendebaldeko beste lurralde batzutan urteak daramatzate dantza lotuen mugak zabaltzen, beti tradiziozko musika eta erritmoetan. Horrek zaletasun eta publiko berriak erakarri ditu, eta dantza lotuan gozatzeko bide berriak ireki.
  • Baina ez da bakarrik kopiatzea / inportatzea. Erritmo bakoitzean sakonduta, aurki ditzakegu esploratzeko bide ugari, musikarekin jolastu eta sortzeko.
  • … eta musika doinuak. Dantza lotuetarako erabili ohi dugun musikan ere badago berrikuntzarako aukera, erakargarritasun berriak esploratzeko.

Saio bi izango dituen ikastaro honetan euskal errepertorioan aspaldi txertatutako erritmoak eta doinuak errepasatuko ditugu Patxi Monteroren eskutik.

Informazioa: Dantzan Ikasi

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko iraila(r)en 29-(e)an 10:14etan