Logotipo de Dantzagunea


Estreinaldia: "Eresoinkaren itzalak", Dantzaz Angelun urriaren 22an

Dantzaz konpainiak Kea abesbatza garaikidearekin eta Inesfera artista bisualarekin batera antolatutako Eresoinkaren Itzalak izeneko ikuskizuna emango du, Donostia 2016ren Eresoinka 1936-1939 erakusketaren barruan. Ikuskizuna Angeluko Quintaou antzokian izango da urriaren 22an iluntzeko 20:30etik aurrera. Dantzaz konpainiaren helburua Eresoinka mende bat geroago berraztertzea izan da, mehatxuka ditugun gerra eta erasoak zein diren birdefinitzeko eta “unibertsalean euskalduna izatea” identitatearekin batzeko erronkarekin. Gaur egun, kultura eta artea ere ez dira erasoez libratzen, eta zalantzan jartzen da gizarteari egiten dioten ekarpena. Mundura iristear zegoen hartaz ohartarazi zituen Eresoinkak bai Europa, bai mundua; artearen eta kulturaren bidez ohartarazi ere. Eta egiteko modu hari jarraikiz, Eresoinkaren Itzalak ikuskizunak kantu korala, dantza eta mapaketa batuko ditu parerik gabeko lan batean.

Argazkia: Santiago Barreiro

  • Data: urriaren 22a, larunbata
  • Tokia: Quintaou antzokia, Angelu
  • Ordua: 20:30
  • Informazioa gehiago

Eresoinkaren itzalak 

Eresoinka XXI. mendean? Zein da gaur egungo guda? Eta gaur egungo nortasuna? Zergatik erronka honi baietza eman? Zergatik Dantzazek inbertitu behar du honelako proiektu batean?

Gure ustez, Dantzaz garai honetako Eresoinka da, eta erabat lotura dago bere nortasuna gurearekin.

Bizi garen garai hauetan, Artea eta Kulturaren aurkako etengabeko borrokan ari gara bizitzen, eta haien balorea kolokan jartzen da: zertarako balio du Arteak? Eta Kulturak?

Dantzaz aukerak irekitzeko jaio zen: aukerak gazteentzako, aukerak sortzaileentzako, aukerak komunitatearentzako, dantza erabiliz.

1936an, inbasioa zela eta, Europara eta Mundura jo zuten, eta hara joan ziren, hemengo nortasuna defendatzeko.

Oraingoan, Europara eta Mundura jo dugu, eta honera etortzera gonbidatzen dugu, gure nortasuna defendatzeko.

Zein da orduan defendatzen zen nortasuna eta orain defendatzen dugun nortasunaren arteko diferentzia?

Ba al dago diferentziarik? Hortxe dago gakoa.

Orduko Eresoinka: Euskal dantza, euskal kantak eta arte plastikoa…

Gaur egungo Eresoinka: dantza garaikidea, abesbatza modernoa eta mapping-a…

arima bera mantenduz.

  • Koreografia: Martin Inthamoussu
  • Aholkularitza musikala: Enrique Azurza
  • Abesbatza: KEA
  • Mapping: Inesfera
  • Zuzendaritza Artistikoa eta Ekoizpena: Dantzaz
  • DSS2016ren dirulaguntzarekin, "CORALE" proiektuan

Informazioa Dantzaz

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SEresoinkaren Itzalak - flyer611 Kb
E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko urria(r)en 05-(e)an 11:26etan