Logotipo de Dantzagunea


Emanaldia: "Reencuentro", Choni Errenterian urriaren 9an

Niessen Kulturguneak Choni Cía. Flamenca konpainiaren “Berrelkartzea” emanaldia hartuko du, urriaren 9an. Lan hori Sevillako Choni dantzariaren eta koreografoaren muntaia da, eta bertan eskaintzen digu «etengabeko berrikuntza eta estetika klasikoa bat aldarrikatzea, beste joera batzuk bereganatzera beti irekia eta dantza flamenkoaren historia eta flamenkoaren zentzua lotzera». Asunción Pérez “Choni” bere ibilbide profesionalari solista gisa eman zion hasiera eta 2007an bere konpainia propioa eratu zuen. “Tejidos al Tiempo” lehenengo ikuskizuna arrakastaz estreinatu zuen, eta Arte Sevilla 2008 Flamenkoaren XV. Bienalean Giraldillo “Errebelazioa” saria eman zioten. Ordudanik, Choni Cía. Flamenca-k saritutako obren errepertorio bat dauka, esaterako, Premios Escenarios Sevilla 2011 eta Premios de Teatro Andaluz 2014 izeneko sariekin.

  • Data: 9 de octubre, domingo
  • Tokia: Niessen auditorioa, Errenteria
  • Ordua: 19:00
  • Prezioa: 8€

Sinopsia

“Nire arte-esperientzia bakoitzean, une magikoak sortu dira, ahogozo berezia utzi didatenak. Guztiek eta bakoitzak ni orain naizena egin naute. Beti uste izan ohi dut errezeta batean osagarriak egoki nahasteak arrakasta ekartzen duela. Eta, inoiz arrakastarik bilatu ez banuen ere, errezeta berezi baterako osagarriak bilatu nahi ditut, ordea. Sentsazio eta zirrara haietara berriro itzuli nahi dut, hain magikoak bereziak, bakarrak… izan zirenak. Eta horretarako hori eragin zidaten pertsonekin topo egin beharra besterik ez daukat.

Horrela sortu zen “Berrelkartzea“. Eszenatokian bertan topo egiten dut niregan zirrara berezia, bakarra eta ezberdina eragin zuten pertsona guztiekin eta haietako bakoitzarekin. Eta, berriro itzuliko naiz arriskuan jartzera, eta bihotz-hunkitzera, zirrara sentitzera….”

Informazioa: Errenteria Kultura

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko iraila(r)en 26-(e)an 11:47etan