Logotipo de Dantzagunea


Ikastaroa Dantzagunean: dantza integratua, Kolorearekin abendu arte

Kolorearekin elkarteak dantza integratuko iakstaroa bat emango du Gipuzkoako Dantzagunean urritik abendura. Dantza integratuaren biatrtez gorputzen aniztasunarekin sormenerako gune bat irekitzen da. Dantzako lengoaia berriak sustatzen, berriz aurkitzen, aberasten eta ezagutzen dira bertan, inklusio-tresnen bidez. Kolorearekin, dantza eta arte integratua sustatzen dituen elkartea da, eta Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean, proiektu baten lehen fasea jarri du martxan, aniztasun funtzionala duten eta ez duten pertsonekin osatutako taldeei mugimendu eta sormen tailer bat eskainita. Horretarako danzta eta arte eszenikoetako profesionalak izango ditugu iraskasle lanetan

 

 

Datak eta ordutegia

  • Ebi Soria: asteazkenetan, urriaren 19tik abenduaren 14ra, 17:00-19:00 
  • Marina Scotto: larunbatetan, urriaren 22tik abenduaren 17ra, 11:00-13:00 

Irakasleak

Marina Scotto

Dantzari eta irakasle frantziarra da. Avignoneko kontserbatorioan ekin zien dantza klasikoko eta garaikideko ikasketei. handik Lausanako Rudra-Bejart tailerrera joan zen, bere formazioa hedatzera. Dantzaz konpainian ekin zion bere ibilbide profesionalari, nazioarteko hainbat proiektutan, eta 2014an Ertza konpainian hasi zen, eta haiekin ere nazioarteko hainbat jaialditan hartu du parte. Duela gutxi Uda gau bateko ametsa antzerkian ahrtu du parte, Kukairen zuzendaritzapean, Donostia 2016ren barruan. Scottoren lanaren oinarria mugimenduaren inprobisazioa da

Ebi Soria

Musikaria, konpositorea, aktorea, performerra. Donostiako Dantza eta Musika Eskolan ikasi zuen, eta Bartzelonako Taller de Musicsen. Bere formazioa hainbat irakaslerekin osatu du:  Idoia Zabaleta, Espe Lopez, Oscar Gomez, Ana Valles, Iñaki Salvador, Patri Goialde... Bere ibilbideari musikarekin ekin zion eta, pixkanaka, beste diziplinekiko arreta piztu zitzaion: dantza, kontakt-inprobisazioa, antzerkia, instalazio-artea, performancea. Diziplina anitzeko hainbat proiektutako kidea da:  “El Conccertino Teatro”, “TikTara” (Jazz-World Music), “Colectivo Hiriko” (Danza- performance). Ha participado en proyectos como “Tempus tempi” (Anakrusa), “CsO” (Cuerpo sin órganos, Arteleku), “Katarsis” (Ebi Soria & Dantzaz Kompainia), “Focus” (Foccus), etab...

Información: Kolorearekin

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko urria(r)en 10-(e)an 08:40etan