Logotipo de Dantzagunea


Estreinaldia: "Jardín de invierno", Cielo Raso Gazteszenan azaroaren 5ean

Cielo Rasok Jardín de invierno bere azken lana estreinatuko du azaroaren 5ean Gazteszenan. Aurretik, baina, hiru emanaldi egingo ditu Vigoko Ensalle antzokian. Gipuzkoako Dantzaguneko konpainia aktiboenetako bat da Cielo Raso, besteak beste, urte osoan zehar publikoari irekitako klase irekiak eskaintzen dituelako, eta Zabalik tailerrak antolatzen dituelako.

  • Data: azaroaren 5a, larunbata
  • Tokia: Gazteszena, Donostia
  • Ordua: 20:00
  • Prezioa: 10€ sarrera-salmenta

Sinopsia

Kalearen amaieran, hostorik gabeko zuhaitz nahigabetu eta ahituen, zuhaixka zirpilduen eta belar arre eta luzearekin korapilatutako asunen artean. Hantxe dago gure neguko lorategia, apaingarririk gabe, irmo; kristalak eguzkira begira ditu, posizio guztietan. Kimu txiki kurruskariek beren etorkizunaren, airerik gabeko etorkizunaren zorigaitza usaintzen dute. Jardín de invierno obrak gure hauskortasunaz, ez garenaren itxura egiteko dugun trebetasun zakar horretaz, besteen bizitzekin akabatzen duen norberekoikeriaz eta bihotzak eta arimak hondatzen dituen giza hutsalkeriaz hitz egiten digu.

Fitxa teknikoa

  • Dantzariak: Marti Güell, Nekane Mendizabal, Gorka Gurrutxaga eta Leire Otamendi
  • Zuzendari-laguntzailea: Gabriel F.
  • Argiztapen diseinua: Pedro Fresneda eta Raquel Hernández
  • Zuzendaritza teknikoa: Cristina Libertad
  • Produkzioa eta banaketa: Beatriz Churruca
  • Zuzendaria: Igor Calonge
  • Iraupena: 50 minutos
  • Egonaldiak: Gazteszena, Ensalle antzokia eta Dantzagunea
  • Diru-laguntzak: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, konpainiak sendotzeko 2015-2016ko laguntzak

Informazioa: Cielo Raso

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko urria(r)en 20-(e)an 11:20etan