Logotipo de Dantzagunea


Estreinaldia: "Harri Orri Har", Dantzaz Danimarkan

Black Box Theatre (Holstebro-Danimarka)rentzat egindako proiektua da Harri Orri Har, publikoak eta dantzari buruzko nazioarteko topaketa batean integraturik. Sormen-laborategi bat da, gastronomia eta dantza uztartuz, nazioarteko topaketa batean. Bi sortzaileen lana bilduko duen sormen bat aurkeztuko dugu: sukaldari bat (Enrique Fleishmann), eta koreografo bat (Paolo Mohovich), Nazioarteko Sormen Koreografikorako Zentro batekin (Dantzaz).

  • Data: urriaren 26a, asteazkena
  • Tokia: Holstebro, Danimarka
  • Ordua: 19:30

Abiapuntu gisa "Harri, Orri, Ar" jolasa hartuko dugu:

  • Bikotearen kontzeptua
  • Jolasaren kontzeptua
  • Gastronomia uztartuz: atrezzoa eta beste materialak sortuz, performancean parte hartzeko, baita sukaldaria ere (jangarriak diren harriak eta paperak, prozesuak, soinuak...)

Musika etnikoa erabiliko dugu, Amador Gonzalez-ek bildurik, sormena jatorriarekin, hastapenarekin, sustraiekin lotzeko (jolasa, janaria...) Eta "jangarriak" erabiliko ditugu, publikoari banatzeko performancea bukatzen denean.

Informazioa: Dantzaz

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2016(e)ko urria(r)en 18-(e)an 12:52etan