Logotipo de Dantzagunea


Estreinaldia: "Beltza", Arantza Iglesias Kontadoresen azaroaren 12an

Arantza Iglesias duela hogei urte hasi zen Afrikako hainbat dantza ikasten. Lurrarekiko kontaktua oinarritzat hartuta, hainbat bidaia egin ditu Afrikara azken bi hamarkadatan. Han ikasitakoekin sormena eta formazioa uztartzen dituen Beltza proiektua jarri zuen martxan. Horren barruan, hainbat tailer egin ditu Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean, eta horietako azkena gure instalazioetan egingo du azaroaren 5ean. Dantza, koreografia gisa baino gehiago, lengoaia moduan landu du Arantza Iglesiasek. Haren hitzetan, "mugimendu tradizionalaren zentzuak ematen dio indarra eta egiazko presentzia dantzariari". Beltza ikuskizunean mugimendu tradizionalaren bidez, egia bat gorputzaren bitartez kontatzea izango dute xedetzat bost emakume dantzarik eta Sökolé kolektiboko musikariek.

  • Data: azaroaren 12a, larunbata
  • Tokia: Kontadores, Donostia
  • Ordua: 19:30

Informazioa: Arantza Iglesias

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko urria(r)en 27-(e)an 09:30etan