Logotipo de Dantzagunea


2017ko Dantza Zirkuiturako proposamenak bidaltzeko epea irekita dago

Eusko Jaurlaritzak Sarearen bitartez bultzatzen eta laguntzen duen Dantza Zirkuitua bere hamabigarren ediziora heldu da 2016an. Zirkuitua programazio eta sorkuntza esparruetan Euskadiko Dantza programazioaren egoera aberasteko helburuarekin jaio zen, bide batez publiko zalearen eta euskal ekoizle eta sortzaileen kezkei erantzuna emanez. Zirkuitua EAEko antzokietan zehar Dantza programatzen duen zikloa da. Bertan, zerrenda itxi baten barnean antzokiei eskaintzen zaizkien ikuskizunak programatzen dira.

Ikuskizunen katxeta Sareako bulegotik konpainiekin zuzenean negoziatzen da, ikuskizun bakoitzak guztira egingo dituen emanaldi kopurua kontutan hartuz. Urtero zehazten diren irizpideen arabera, Eusko Jaurlaritzak katxetaren zati bat ordaintzeko diru-laguntza eskainiko die konpainiei, horrela, konpainiek antzokiei eskaintza ekonomiko erakargarriagoa egin diezaieten.

Taldearen jatorriari dagokionez, ikuskizunek hurrengo diru-laguntza jaso ahal izango dute:

  • Euskal Konpainiak: katxetaren % 55, BEZa barne eta 2.500€ BEZa barne topearekin
  • Kanpoko konpainiak: katxetaren % 40ra BEZ a barne arte biran egiten diren emanaldien arabera eta 3.000€ BEZa barne topearekin.
  • Emanaldi bat zirkuituan: katxetaren 30%a BEZ a barne
  • Bi emanaldi zirkuituan: katxetaren 35%a BEZ a barne
  • Hiru emanalditik gora zirkuituan: katxetaren 40%a BEZ a barne

Antzoki bakoitzak egin beharreko hedapenaz gain, Zirkuituaren hedapen kanpaina eta etengabeko jarraipena bateratuak egingo dira: prentsaurrekoak, aldizkariak, agendak, telebistak, irratiak, eta abar.

Dantza zirkuituko oraingo edizioari dagokionez, helburu zehatzenen artean hurrengoak nabarmendu ditugu:

  • Areto berrien partaidetza sustatzea eta aurrekoena egonkortzea zirkuituan. Zirkuituarekin konprometitzeko eta bertan sartzeko grina sortzea programatzaileengan, parte hartzeko baldintzak malgutuz eta programazio aukerak zabalduz. Hau guztia, zirkuituan parte hartu ohi izan dutenen herrien partaidetza egonkortzeko eta areto berrien sarrera sustatzeko helburuarekin (SAREAren eremuaren barnean zein kanpoan), posiblea den neurrian eta antzokiei ezarritako parte hartze-irizpideen arabera.
  • Programa daitezkeen ikuskizunen katalogoa handitzea, bai euskal produkzioetarako bai kanpokoetarako ere.
  • Antzokien koordinazioa sustatzea birak antolatzearen alde, bereziki kanpoko taldeen ikuskizunei dagokienez.
  • Euskal ikuskizunen gutxiengo baten programazioa ziurtatzea. Publikoak jada egiaztatu dituen ikuskizunak programatzeko aukera ematea.
  • Ohizkoa ez den programazioa egiten saiatzea. Konpainiek, euskaldunek nagusiki, beraien proposamenak hobeto komunikatzeko ahaleginak egitea sustatzea. Programatzaileei herriko dantza eragileen lankidetza kontuan hartuko duen eta dantza garaikideko erdi-epeko programazioaren proiektua egitea eskatzea.

2017. urteko Dantza Zirkuituan programatzeko epea urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra izango da.

Informazioa: Dantza Garaikideko Zirkuitua

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko urria(r)en 27-(e)an 09:43etan