Logotipo de Dantzagunea


Tailerra Dantzagunean + ikuskizuna: "She poems", Aïda Colmenero azaroaren 25etik 27ra

Aïda Colmenerok bi emanaldi egingo ditu Donostiako Principal antzokian, eta Gipuzkoan egingo duen emanaldia baliatuko dugu, elkarlanean tailerra egingo du Gipuzkoako Dantzagunean, She Poems bere proiektuaren barruan.

She poems egitasmo original eta berritzailea da, Aida Colmenero Díazek sortua, eta bi dantza aurkezten ditu, Senegalen, Nigerian, Tanzanian eta Kamerunen osatutako bideo-dantzetatik eraikiak. Dantza garaikideko ikus-entzunezko lan hau emakumeek emakumeentzat egina da, emakumeen identitatea eta haien eskubideen babesa ditu gaitzat, eta poesiaren bidez jorratzen ditu.

She poems afrikar dantzako aukera-berdintasunari buruzko proiektu bat da, dantza hori gizonezkoek egin baitute eskuarki; profesionaltasunari eta gaitasunari buruzkoa, sorkuntzazko interpretazioari buruzkoa, afrikar emakumea artista gisa han eta handik kanpo ahalduntzeari eta ikusgai jartzeari buruzkoa.

Tailerren datak eta ordutegia

  • Azaroaren 25a, ostirala, 18:00 - 21:00: danza de Senegal (Marie Agnés y Mapi Gomis) / Danza de Tanzania (Pili Maguzo)
  • Azaroaren 26a, larunbata, 10:00 - 13:00: técnica Acogny, con Aïda Colmenero
  • Azaroaren 27a, igandea, 11:00 - 14:00: técnica Acogny, con Aïda Colmenero

Prezioak

  • Ostiraleko 2 tailerrak 25€
  • Acogny tailerra(larunbata eta igandea) 50€
  • 3 tailerrak 60€ + ikuskizuneko sarrera

Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

She poems emanaldiak

  • Azaroaren 26a, larunbata, 20:00, Principal antzokia, Donostia
  • Azaroaren 27a, igandea, 20:00, Principal antzokia, Donostia

Información: Aïda Colmenero / Donostia Kultura

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko azaroa(r)en 09-(e)an 11:54etan