Logotipo de Dantzagunea


Deialdia: Katapulta Tour 2017

Musika, antzerkia eta arte eszenikoak gogoko dituzu? Monologoak egitea gogoko duzu? Maketa bat duzu? Hau izan daiteke zure aukera! Bidal iezaguzu zure lana eta, aukeratua bazara, Gipuzkoa osoan zehar kontzertuak eta emanaldiak izateko aukera izango duzu! Parte hartu!

HELBURUAK

  • Gipuzkoako artisten garapen profesionala sustatzea.
  • Lurraldeko kultura dinamizatzea.
  • Kultura-programazio egonkorra duten guneen ikusgaitasuna bultzatzea.

HARTZAILEAK ETA ESTILOA

Hartzaileak:

  • Musikaren eta arte eszenikoen esparruetan garatu nahi duten artista profesional edo erdi-profesionalentzat da.

Estiloak:

  • Pop, Rock, Folk, Electrónica, Hip-Hop eta antzeko musika-estiloetako proposamenak onartuko dira, eta baita formatu txikiko arte eszenikoetako proposamenak ere; esate baterako, mikro-antzerkia, bakarrizketak, performanceak eta magia.
  • Aurkezten diren proposamenek artisten beraien originalak izan behar dute, gehienbat, edo haientzat sortuak.

ESKAINIKO DA

  • Hautatutakoei eskainiko zaie:
  • Hiru emanaldi Gipuzkoako gune desberdinetan.
  • 400 euro emanaldi bakoitzeko.
  • Artista edo proiektua sustatzeko bideo baten grabazioa
  • Musikari dagokionez, irizpide artistiko eta estilistikoek ahalbideratzen badute, emanaldietako bat Gaztemaniak programako talde profesional baten hasierako gonbidatu gisa izan daiteke.

Izen-ematea: abenduaren 1etik 19ra

Arte eszenikoetan izen-emateko formularioa / Oinarriak

Informazioa: Gipuzkoan Gazte

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko abendua(r)en 07-(e)an 12:54etan