Logotipo de Dantzagunea


Tailerra Dantzagunean: Mikel Aristegui, urtarrilaren 14an

Honako planteamendua egin du Berlinen bizi Mikel Aristegui dantzari donostiarrak, heldu den urtarrilaren 14an Gipuzkoako Dantzagunean emango duen tailerrerako: "Pentsatzen duguna gara, eta ariketa sinpleen bidez, gorputz bat dugu hori adierazteko; mugimenduaren bidez, bizitzako egoerak eta egoera animikoak komunikatuko ditugu. Ikastaroa mugimenduan interesa duten guztiei irekita dago, eta, hala gure buruarekin, nola gure ingururenearekin komunikatzeko aukera berriak lantzea. Isiltasunean adierazteko plazera guztiok garatu beharreko bertutea da. Norbere larruan ondo sentitzea partekatzeko eta denbora eskaintzeko moduko zerbait da...".

  • Data: urtarrileran 14a
  • Ordutegia: 11:00 - 14:00 / 15:00 - 18:00
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
  • Prezioa: 25€
  • Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Mikel Aristegi

Mikel Arístegui donostiarra da eta, dantzari gisa, Essengo Folkwang Hochschulen jaso zuen formazioa. Dantzari gisa aritu da ondorengo konpainietan: Sasha Waltz & Guests eta, Lloyd Nelsonen DV8 Physical-Theaterren.  Hamar urtetik gora daramatza dantza eta mugimendu ikastaroak ematen unibertsitateako ikasleei, dantzako profesionalei eta hasiberriei. Berlinen bizi 2001az geroztik. 

Informazioa: Mikel Aristegi

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2016(e)ko abendua(r)en 14-(e)an 11:49etan