Behin izen-ematea itxita, Sortutakoak 10 programaren barruan Gipuzkoako Dantzagunean sorkuntzak garatzeko egonaldiak egiteko bi proiektuak aukeratu ditu epaimahaiak: Jon Lopezen Creepy Crawly eta Jaiotz Osaren Suddenly. Epaimahaia osatu dute: Olatz de Andres Lokke-ko koreografoak, Imanol Goñez Katapulta Plataformakoak, eta Mathieu Vivier, arte eszenikoetako teknikari eta IDBko koreografia-produkzioko poloko koordinatzaileak. Heldu diren hilabeteetan egingo dira egonaldiak, eta lan bakoitzak 1.400€ko laguntza jasoko du.