Tailer honetan inprobisazioa landuko da, anatomia ariketa fisikoen bidez, baita norbere burua eta inguruko espazioa entzuteko ariketekin. "Gorputz kolektiboa" deitzen zaionaren gaineko bilaketa egingo da: Non hasten da? Non amaitzen da? Amaitzen da? Jatorrizkoa da ala eraikitakoa? Non dago animali/primitiboaren eta sozial/eraikitakoaren arteko muga? Esperientzia fisiko, psikiko, anatomiko, jatorrizko, mental eta... politiko! baten kontzeptu filosofikoetara, antropologikoetara eta politikoetara hurbilduko gara.
Sofie Dubs
Sofie Dubsek 10 urtetik gora daramatza espazio publikoetan inprobisazioa eta interbentzioak lantzen. Azken 5 urteetan gehiago zentratu da sormenaren eta inguruneen (geografikoak, hiritarrak/landakoak, arkitektonikoak, politikoak, kulturalak, ekonomikoak...) arteko harremanean, baita irakaskuntzan ere "Artea & inguruneak" laborategien bidez.
Informazioa: Sofie Dubs