Antonio Ruzen konpainiak Double Bach ikuskizuna emango du heldu den otsailaren 18an Donostiako Gazteszena aretoan. Ekitaldia baliatuta, eta Donostia Kulturarekin dugun elkarlanaren barruan, dantzaren munduko sortzaileen lana publiko orokorrari eta espezializatuari gerturatzeko, master class bat antolatu dugu emanaldiaren ondorengo egunean, otsailaren 19an. Klasean izen-ematen duten guztiek Gazteszenako ikuskizunerako txartela jasoko dute.
Ikuskizuna: Double Bach
Master classa: Antonio Ruz
Prezioa: 15€ (master classa + sarrera)
Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Ordainketa: diru-sarrera egin beha da ES77 3035 0053 07 0530045362 kontuan (izen-abizenak eta "Antonio Ruz" kontzeptua jarri).
Double Bach, Antonio Ruz
Double Bach Pablo Martin Caminero musikari eta Antonio Ruz koreografoaren elkar arteko proiektua da. Musikariak J.S. Bachen biolontxeloen 1. eta 2. Suite-ak, tonalitatea eta teknika moldatuz (pizzicato, arko teknika ordez). Tamako Akiyama dantzari ospetsuaren dantzak proposatzen du barruko eta intimo lekua non interpreteak partekatu eta hitz egiten dute ez-pentsatu egoeran; bakartasun lagunkor batean, basamortu-ozeanoa, mihise txuri batean non musika, mugimendua eta argia (edo bere gabezia) hauskortasuna, sakonera eta desoreka oroitzen dute. Naturaltasunaren itzulera.
Informazioa: Donostia Kultura