Bi dira Dantza Lanen Katalogoaren tresna sortzeko helburu nagusiak: bisibilitatea, katalogoarekin nazioarteko kontestu desberdinetan egiten diren aurkezpen eta bisiten bidez, eta merkataritza, Euskal Herrian sortzen diren dantza lanen banaketa eta proiekzioa. Hala ere, tresna honek joan etorriko komunikazio bat ahalbidetu nahi du, proiektu eta elkarlan eredu aberasgarriak sortzeko eremu bat sortuz.
Betebeharrak
-
Konpainiak, taldeak edo sortzaileak helbide fiskala Euskal Herrian izan beharko du.
-
Argitaratzen diren dantza lanak azken 5 urteotan estreinatutakoak izan behar dute (2012, 2013, 2014, 2015 eta 2016).
-
Konpainiak, taldeak edo sortzaileak gehienez 3 dantza-lan argitaratu ahal izango ditu. .
-
Onarpen irizpideak: Erakunde edo entitate bati laguntza eskaera egin izatea, diru-laguntzak edo egonaldiak. Eskaerarik egon ezean, konpainiaren ibilbidea baloratuko da: azken hiru urteetan ekoizpen eszeniko bat egin izana eta gainera azken hiru urteetan egindako boloen zerrenda zein hauen partaideen ibilbidea hartuko da kontuan.
-
Ez da nahitanahiezkoa ADDEko bazkide izatea, baina bazkideek doan sartu ahalko dituzte beraien lanak eta ez bakideek kuota bat ordaindu behar dute lan bakoitzeko.
-
Galdetegian, informazioa euskaraz eta gazteleraz bidali behar da.
-
Hay que rellenar el formulario con la información en castellano y euskera.
Dokumentazio guztia aurkezteko epea: otsailaren 5a
Deialdi osoa
Informazioa: ADDE
Osteguna, 2017(e)ko urtarrila(r)en 12-(e)an 09:07etan