Martí Güell eta Gorka Gurrutxaga dantzariek aurrera darraite Punto de encuentro proiektuarekin. Saio bakoitzean dantzari edota saortzaile batek bere esperientzia eta ezagutza partekatzen ditu hara hurbildutakoekin. Hurrengoa urtarrilaren 26an egingo da, eta Zuriñe Benavente (dantzaria) eta Ignacio Monterrubio (musikaria) izango dira gidariak. Zuriñe Benavente koreografoa eta dantzaria da, estilo garaikidea lantzen du, eta inprobisazioaren eremuan ari da lanean. Ignacio Monterrubio soinu-artearen eta teknologia berrien munduak lantzen ditu, eta musika-proiektu garaikideak garatzen ditu. Biek elkarlanean dantza eta musika garaikidearen arteko lotura miatzen dute, zuzeneko piezak eginda, soinuaren eta mugimenduaren arteko komunikazio-lengoaia bat garatzen. Denbora izena du beren azken lanak eta 2016ko abenduan estreinatu zuten.
Kontaktua
Martí Güell: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 686 225 620
Gorka Gurrutxaga: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 665 749 724
Informazioa: Punto de encuentro