III. Flamenko Zikloaren barruan, Duende de la Sole eskolak, Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean, master class bat antolatu du Paloma Fantova dantzariarekin. Haurra zenean ikasi zuen dantzan Fantovak, Manuel Fantova aitarekin. Teknika bikaina dauka, eta 7 urterekin egin zuen debuta Madrileko Apolo antzokian. Antonio Canalesekin dantzatu ohi du. Era berean, Fantovak emanaldia egingo du Duende de la Sole eskolan, otsailaren 19an.
Paloma Fantovak emanaldia egingo du otsailaren 19an 19:00etan, Duende de la Sole Flamenko Gunean, Laura Abadiarekin (kantua) eta David Jimenezekin (gitarra).
Informazioa: El Duende de la Sole