Logotipo de Dantzagunea


ERTZA KONPAINIAK ACT OF GOD ESTREINATUKO DU

Asier Zabaletakoreografoak, Eneko Gil, Lorentxa Iturralde y Noemí Viana dantzariekin batera, bere azkenengo sorkutza aurkeztuko du datorren larunbatean irailaren 17an, Donostiako Gazteszenan arratseko 20:00etan.

Dantzaguneko konpainia egoiliarrak Ander Lipusen laguntza izan du aktoretza eta dramaturgia alorretan, Xavier Erkizia soinu diseinuan eta Antoni Angel Alcalde argiztapenean. Act of God-en planteatzen diren galderek Harkaitz Canoren testuak izan dituzte oinarritzat:

“Geure erantzukizunetik askatzeko asmazioa ote da jainkoa? Askatasunari diogun izua baretzeko modua? Beste norbaitengan sinestearen poderioz, geure buruengan ez sinestekoa? Beldurrari errentagarritasuna ateratzeko era zikoitza, ala haraindiko munduen itxaropena? Hitza amaitzen den lekuan, ulua baino ez zaigu geratzen.  Oihukatutako ulua, eta, zergatik ez, dantzatutako ulua.”

HARKAITZ CANO

Lerro hauen bidez ikustera bultzatu nahi zaituztegu.

www.ertza.com

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2011(e)ko iraila(r)en 12-(e)an 19:17etan