Deialdi honen barruan dantzako ikerketarako bi egonaldi aurreikusten dira: bat dantza garaikiderako eta bestea folklorerako.
Bi laguntzen kasuan baldintzak honakoak dira:
-
Lanerako espazioa (dantza-gelak edota eszenarioa), oinarrizko ekipamenduarekin: argiztapena, argindarra eta soinu-ekipoa
-
Bulego, jantoki eta espazio komunetarako sarrera
-
Proiektua egiteko laguntza, aholkularitza eta hedapenerako laguntza
-
Diru-laguntza: 1.500€
-
Publikoaren aurrean lana erakusteko, master classak antolatzeko edota bi aldeen artean adostutako edozein jarduera egiteko aholkularitza eta baliabideak
Deialdian aurkeztutako proiektuak 2017ko martxoa eta maiatza bitartean egingo dira, eta proposamenak bidaltzeko epea 2017ko martxoaren 17an bukatuko da.
Deialdiari buruzko informazio osoa
Informazioa: Barañain auditorioa
Asteartea, 2017(e)ko martxoa(r)en 07-(e)an 11:38etan