Logotipo de Dantzagunea


Dantzategia 2017: Dantzazek eta Janis Claxtonek mugimeduari koreografia jarriko diote Egian

Dantzazek eta Donostia Kulturak 2013an martxan jarri zuten proiektuaren bosgarren edizioari ekingo diote heldu den maiatzean. Dantzategiak, laborategi gisa, hiriko espazioen berrirakurketa artistikoa planteatzen du. Hiria biziteko, lurraldearekin eralzionatzeko eta hiritarrengana gerturatzeko beste moduak planteatzen ditu Dantzategiak, Donostiako egia auzoan.

Dantzategia kalea eta dantza baino zerbait gehiago da eta, noski, hirigune batean egindako performance-proposameneti harago doa. Ekimena dantzaren eta espazioaren, arkitekturaren, eta egunereoko bizitaren arteko harremanen estetika eta koreografia ikerketa-prozesu bat da. Dantzategiak bost urteotan auzo bateko eguneroko bizitzarin koreografia jarri dio Dantzazeko dantzariekin, eta goi mailako koreografiekin: Jone San Martin, Jacopo Godani, Amancio Gonzalez o Amaia Dorronsoro.

Aurtengoan Janis Claxtonen txanda izango da. Dancebase konpainiatik dator Claxton, Edinburgon (Eskozian) dagoen Europako konpainia garrantzitsuenetako batetik. Hainbat lan entzutetsu egin ditu, esaterako, Pop Up Duets eta Enclosure humans, eta gaur egungo nazioarteko agertoki garaikidean begirada argi eta poliedrikoenetako duen sortzailea da.

Dantzategiak Egia hartuko du maiatzaren 8a eta 12a bitartean. Lehen hiru egunetan, Claxton eta Dantzazeko dantzariak kalera irtengo dira, Egiako auzotarrekin topo egiteko intentzioarekin. Helburua? Tokion errdiografia egitea eta sormenerako dituzten aukerak eta xehetasunak arakatzea. Ostegunean, maiatzak 11, Cristina Enea parkean, Claxtonek "esploratzaile" rola hartzeko gonbita egingo digu, parkeko txokoetan dauden "biko" eta "dantzari" bila. Ostiralean aurrez aurre ikusi ahal izango dugu dantzaren eta Egiaren arteko elkarrizketan sortutako prozesuaren emaitza, 19:30ean Nestor Basterretxea plazan (Tabakalera kanpoan), eta diziplina anitzeko laborategi honetan sortutako piezak ikusi ahal izango dira.

Informazioa: Dantzaz

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko martxoa(r)en 29-(e)an 10:43etan